Jolasten ikasi


Jarduera fisikoa eta jolasak helburu izanik, haurrak hezteko programa

6205345905_b4d59e9c9a_o

 

Gaur egun seme alaben heziketak duen garrantzia ikusita ondorengo aukera hau eskaintzen dugu. Eskolako orduetatik kanpo umeak heztea dugu helburu, kirol eta jolas ezberdinak erabiliz. Ondo pasatzeaz gain astean bi egunetan, lagun eta harreman berriak egiteko aukera izango dute.

HH 4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4ko ikasleak, hau da, 4-10 urteko ikasleak hartuko dute bertan parte. Taldeak bereiztuta egongo dira kurtsoka eta noski bakoitzak dituen gaitasun motorren arabera, saioetatik jasoko duena kalitate handiagokoa izan dadin. Jarduera talde bakoitza 12-14 umez osatua egongo da, hauei eman beharreko arreta handiagoa izan dadin.